Kaleratze data:

azaroa 24, 2017

share:

Hil ala bizi

    1.Kolpe bakoitza
    Zure begietan ikusi dezaket
    Kolpe bakoitzaren minaren islada
    Zure aurpegian aurki daiteke
    Barruan gordetako amorrua
    Azalaren gainean, suz idatzita
    Odolezko gezurren markak dauzkazu
    Suminezko bide erdian galduta
    Kolpeka eta orroka utzi zaitu
    Zure malkoetako sufrimenduak
    Heriotzerantz zaramatza itzalez jantzita
    Zure bihotzeko oinazeak
    Odol beltza isurtzen ari dira
    Zaurien eta beltzuneen atzetik
    Zure minaren oihua entzuten da
    Arimaren hegoak zabal itzazu
    Barrutik garbituz gorrotoa
    Zure malkoetako sufrimenduak
    Heriotzerantz zaramatza itzalez jantzita
    Zure bihotzeko oinazeak
    Odol beltza isurtzen ari dira
    2.Atzoko irrikak
    Buruan, zalantzak ulertu ezinean
    Denborak aurrera etengabean
    Nire amorruak atzean utzita… Hobe izango da
    Eta oraingoan, bide bakarra da
    Etorkizunera eroango nauena
    Nire patuari galdezka beti, zer izango berri?
    Eta izan dira momentu hobeak,
    Eta izango dira, zihur!
    Iraganera, begiak lausotuta
    Eta geroaren tximistak itsututa
    Itxaron nazazu, esaten dit denborak
    Eta helduko dira atzoko irrikak
    Eta azkenean, nire heriotzean
    Berdin izango da izan garena
    zu ta biok barre, denbora den arren bizitzaren jabe
    Eta izan dira momentu hobeak,
    Eta izango dira, zihur
    Iraganera, begiak lausotuta
    Eta geroaren tximistak itsututa
    Itxaron nazazu, esaten dit denborak
    Eta helduko dira atzoko irrikak
    3.Gernika
    Izenik gabeko ehundaka gizakume
    Nola erahildu kolpe bakar batez
    Hautsak estalitako hainbat bakardade
    Putreek isilduta haizearen alde
    Bizitza salbatzeko lasterketa
    Airean deabrua bueltaka
    Eguzkia itzali dutenak nortzuk ote dira
    Lurra! Sua! Bele beltzak zeruan
    Ametsak! Gernika! Malko ilunen hiria
    Gezur eztien azpian izkutatuta
    Hegoak mozturik, itsututa, agertzen da egia
    Askatasuna defendatzeagatik akatu zituztenen itzala
    Gure arbasoen oroipena
    Bihotza suminez erreta
    Taupadak sakonetikan
    Izarrak lapurtu dituztenak nortzuk ote dira
    Ume bat korrika kaleetan zehar
    Amari deika orru bizi batean
    Lurra! Sua! Bele beltzak zeruan
    Ametsak! Gernika! Malko ilunen hiria
    4.Hil ala bizi
    Ekaitzaren aurrean, bakardadea
    Otsoen begiradan, gorrotoa
    Heriotza izango da nire patua
    Ez da erraza izan
    Erabakia
    Beti aurrera begira, atzera jo gabe
    Tiro eginez bakarrik isilduko naute
    Haiek ez direlako munduaren jabe
    Begiak itxita,
    Banoa
    Hil ala bizi, aukera bakarra dugu
    Otsoen aurka borrokatzean…
    HIL ALA BIZI
    Nire azkenengo bidean pentsatzen banago,
    Beste mundu bat ez bada posible izango
    Nire aurpegian malkorik ez dute ikusiko,
    Haiek merezi ez dutela badakidalako
    Hil ala bizi, aukera bakarra dugu
    Otsoen aurka borrokatzean…
    HIL ALA BIZI
    Denborak estali duen zauri sumindua
    Nire baitan gorrotoa berriro piztu da
    Itsuak direnez gero, haiek dutelako
    Aske izatea baino, kateak nahiago
    Hil ala bizi, aukera bakarra dugu
    Otsoen aurka borrokatzean…
    HIL ALA BIZI
    HIL ALA BIZI

    2010eko Apirila eta Maiatza artean Ortuellako Groove estudioetan grabatua, nahastua eta masterizatua Alvaro Garciarekin. Kolaborazioak: Ibone Perez ahotsak Kolpe bakoitza abestian.