Bideoklip berria ikusgai!

Mila Hitz kantaren bideoklip berria kaleratu dugu azkenik, kostata baina gustora. Jende askok lagundu digu bideoklip hau aurrera eramaten eta talde lagun askok parte hartu dute. Alde teknikotik Garazi Ramosek eraman du produkzioa, bere laguntzari esker gauzatu dugu gaur kaleratzen dugun lana. Alex Erkoreka izan da gure kamara nagusia eta Gorka Lópezen laguntza ere izan dugu behar izan dugun guztietan. Mila esker bihotzez hiruroi.

Musikaren mundua ez da erreza, eta mezu hori zabaltzeko kanta honen bitartez talde eta musikari guzti hauek lagundu digute bideoklip honetan abesten. Haiekin ere zorretan gaude, mila esker guztioi!

– Alerta
– Juankar (Boikot)
– Txikitin (SKA-P)
– Enkore
– Eratu
– Eskean Kristö
– Lur Jota
– Gaizka (Gatibu)
– Guda dantza
– Hesian
– Kalera
– Xanpe (Koba Estudio)
– Mikel (Irola Irratia & Franco)

Eta batez ere eskerrak eman behar dizkizugu zuri, gaur egungo benetako musika entzun eta zabalduz gu bezalako talde eta kultur sortzaileak aurrera jarraitzen dugulako.

ROCK ON!

Bandera Negra eta Rockzone

Luis Benavides Rock Zone aldizkariko kritikoa da, eta horrez gain “El Radar Benavides” sekzioa aurkezten du Radio 3ko Bandera Negra programan. Eta pozteko hainbat arrazoi eman dizkigu azkenaldian!

Astero, Luisen sekzioa Bandera Negran Ereserkiak kantarekin hasiko da! Oso harro gaude gure kanta hain garrantzitsua den programa batean gure kanta sintonia bezala aukeratu izanagatik. Hemen zati bat entzun dezakezue:

Horrez gain, apirileko Rock Zone aldizkarian Luisek kriston kritika egin digu. Hemen irakurri eta zabal dezakezu, Issuu erabiliz:

Pasada bat da horrelako bi berri batera eman ahal izatea… Orain, gogor aurrera.

Eskerrik asko Luis! Rock on!

Zamudioko Gazte Eguna

Apirilaren 11n Zamudion egun osorako farra izango dugu. Aurtengo Gazte Egunean gainera gabaz kriston kontzertuak egongo dira… eta ez dugu esaten gu ere bertan egongo garelako jotzen! Hemen eguneko programa.

10:00 Txupinazoa
12:00 Gazte Eskaintza
13:00 Trikipoteoa
14:30 Bazkarie (10€)
17:00 Olinpiadak
19:00 Elektrotxaranga “Sakatu”
20:00 Ekitaldie
23:00 Kontzertuek (euria egiten badu frontoian)
HAXOTZ
TXAPELPUNK + SORPRESA
GARILAK 26

Ordurarte, zuokaz gozatzeko irrikitan!

Haxotz Fair Saturday ekimenean

Azaroaren azken asteburuan ospatzen den mugimendu kultural eta solidarioa da www.fair-saturday.org. Aurten bere bigarren jardunaldia izango da, eta Euskal Herri eta Espainia mailan kontzertu ugari antolatuko dira helburu solidarioekin.

Mugimendu hau martxan jartzen duen lantaldearekin kontaktuan jarri gara jada, momentu honetan 600 artista baino gehiago daude ekimenaren barruan eta gure partez ere pilak jarriko ditugu egun horietan musikaren bitartez mundua aldatzen laguntzeko!

Musika munduan mugitzen bazara edo mugitzen den jendea ezagutzen baduzu, www.fair-saturday.org orrialdean ekimenari batzeko aukera duzu.

Rock on!

Haxotz iTunes eta Spotify-en eskuragarri

Azken asteotan gure musikaren distribuzio digitala zabaldu dugu Spotify eta iTunes-en ere entzungai izateko. iTunes-en iPod formatuan deskagatuko dituzu, zuzenean zure ordenagailuan disfrutatzeko, eta Spotify-n oraindik errezagoa izango da Haxotz nonahi entzutea edo zure playlistetan sartzea.

Hala ere, gogoratu ‪‎Islada‬ deskargatu edota kopia fisikoa erosi nahi baduzu, gure Bandcamp bitartez egin dezakezula. Kopia fisikoak guk geuk paketean sartu eta bidaliko ditugu, maitasun osoz!

Laster berri gehiago izango ditugu, stay tuned! ;D

SPOTIFY:https://play.spotify.com/album/0ELD7hPhtkRDXRywcmPdhq
ITUNES: https://itunes.apple.com/es/artist/haxotz/id962120924
BANDCAMP:https://haxotz.bandcamp.com

1, 2, 3, 4!

Horrela hasten dira punk rock abestirik onenak: konpasa kontatu eta letaginak lepora. Horrela jarri nahi dugu martxan gure web orria ere, 1, 2 3, 4 eta aurrera!

Gaur egun sarean hainbat lekutan egotea ezinbestekoa da, eta guzti horien topagune izateko sortu dugu web orri hau. Hemendik errezago izango da gure musika, bideo eta sare sozialetara heltzea, eta hainbat eduki aurkituko dituzue, hala nola gure abestien hitzak eta argazkiak. Berri garrantzitsuenak ere hemen publikatuko ditugu.

Ongi etorri beraz, eta disfruta ezazu!