Biografia

Bilboko eszena undergroundaren borborrean, ehundaka banda jaio eta hiltzen dira urtero. Batzuk arrakastak akatzen ditu, eta beste batzuk isilean desagertzen dira. Bilborockeko pareta urdinen artean sortzen diren egitasmoek ez dute beti bidea aurkitzen musikaren ekosistema latzean.

Haxotz ekosistema horretan jaio eta bizi izan da, elektrizitatez eta baketen ezpalez elikatuz. 2008an sortu zen banda Santutxun, eta ordutik biziraun du, eszena honen argitzaletan limurtuz.

Hamargarren urteurrena ospatzeko, berriro datoz argitara euren hardcore zaratatsu, politiko eta melodikoaren enegarren birformulatzearekin: H (2018). Aurten Euskal Herri osotik lan berri hau aurkeztuko dute. Kanta berri hauetan, haien hardcore melodiko erro sendoak mantenduz, formula borobilduz doaz. Bidean jaso dituzten eragin berri guztiak haien musikan josiaz, stoner, metal eta post-hardcore zertzeladak aurki ditzakegu Hen. Ez dira hasiberriak kantagintzan: TTLT-ko Xanperen Koban (Ero, Fetitxe, Horn of the Rhino, On, Izaro) grabatu zituzten Bide ertzean (2012) eta Islada (2014). Letaginak (2015) Urtzi Izarekin (Enkore, Empty Files) egin zuten, eskuz egindako edizio mugatua aurkeztuz eta agortuz Durangoko Azokan.

Bost auzokideek 10 urte daramatzate Euskal Herri osoko eszenatokietan haienak eta bi joaz. Garito izerditsu, entsegu lokaletako korridore eta gaztetxeetako oholtza higatuetan ibili dira, Enkarterrietatik Bortzirietara, Gasteiztik pasata. Urteotan muturreko estiloko taldeekin banatu dute oholtza: Belako, Eskean Kristö, Enkore, Txapelpunk, Las Tea Party…

Jon Txirapozu

Gitarra eta koroak

Markel fernandez

Baxua

Unai Castañeda

Bateria

Jokin Erkoreka

Ahotsa

Iñaki del Olmo

Guitarra eta Koroak