Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /homepages/13/d530814770/htdocs/haxotz2/wp-content/plugins/qtranslate-x/qtranslate_frontend.php on line 497

Warning: Parameter 2 to qtranxf_postsFilter() expected to be a reference, value given in /homepages/13/d530814770/htdocs/haxotz2/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286
H – Haxotz
 
  • Productor: Haxotz/Urtzi Iza

H(2018)

Zeitgeist zoro batean
ispilu beltzen isladei begira
bakarrik aurreranzko ihesean.
Igoz konpetentzian
laban zorrotzak astinduz
hilobirako lasterketan

Bai mundu berri bat
aise trebatu nauzu
Pavlov-en txakurra bainaiz

Kontratupean morroi,
egindako aginduen mirabe
iritzi merkeen garaietan
Politikoki okerra denaren
aldartepean bilduta akain ta zorriak
(akatu parasito guztiak)

Bai mundu berri bat
aise gaituzu lotan
somaren kulunka goxoan

Men, kartzelariaren esanei men
gazi-gozoa den zigor hau betetzen
bahituri izateko bolondres
salerosgai izanaz konforme

Iraultzak ameskeria dirudiela
eta askatasun hitza prostituitu dutela betikoen lekaioek
hau behingoz apurtzera deitzen zaitut.

Men, kartzelariaren esanei men
gidoi eskas bateko izarrak lez
ex machina noiz heldu itxaroten

Ostenduta nago begibistan
ikasitakoa hausnarka:
kale hutsetan oihartzunak
ozenak dira
etxe dudan hirian –
hiri dudan etxean.

Hamaika mozorro ditut paretetan
egia bat oroitzekotan:
irribarreek ere bai
izkutatzen dituzte maiz
argitzal lausoak.

Garaiegi dirudi Everestak
lehen pausua
ematen ausartzen garen artean.
Bere horretan darrai.

Zoriontsu zaretenoi galdera franko bat:
zenbat itxaron zenuten ohartu arte ezer bere kabuz ez datorrela inoiz?

Adorez jantzi
nork bere grina
hortzak estutu
ta irribarrearen antza
duen zerbait egin
arrotza den arren hasieran,
ta egunari arima edan.

Garaiegi dirudi Everestak
lehen pausua
ematen ausartzen garen artean.
Bere horretan darrai (ta segiko du)

Arrotz sentitzeko
baimena eman diot nire buruari
ni-a dudan laberintoan
galtzeko gai izan behar dudala oroitzeko

Orduak hiltzen
behelaino trinko baten
paralizaturik.
Denbora pasatzen
hilkor garela ahaztuta
algara psikopatiko baten.

Kaleen beldur
beste zerbait delakoan
nahiago leizean izan.
Ideiak ihesean
neuronen basamortuan
belarretan etzanda bizi naiz.

Eguzkia itzali
eta zatoz
zebrabideak miazkatzera.

GAUEZ HEGAN
SAGUZAR ITSU BAT BEZALA
ZUENGANDIK URRUN
HEGAN NOA
EGUNAK GALTZEN BEHELAINO ARTEAN

Hots!
Izerdi hotzak
bizkarezurretik
amaraunean atziturik nago
barneak hutsik
lukien uluetan
bakarrik dago egia.

GAUEZ HEGAN
SAGUZAR ITSU BAT BEZALA
ZUENGANDIK URRUN
HEGAN NOA
EGUNAK GALTZEN BEHELAINO ARTEAN

Ez da irtenbiderik
itxarongela hontan
istante bakoitza
bizitza oso bat da.

Itxarongela baten
azkeneko eguzki izpiak
eta aurpegi higatuak

Esku ahurretara begira
isiltasunak irensten
esan nahi nituen hitz hutsak

Orduaren esperoan
azken aldi baten aldartea
duen une honetan

Eta bozgorailuetan
estatikaren karranka artean
megafoniako mamu-hotsak
hitz ulergaitz bat dio.

Giza marean barrena
maletak zintetan behera
eta sarraila eztarrian

Eta irteera atean
segundu bakoitza adreilu bat
nire aurpegian joaz

Eskatu egidazu konfesatzeko jainkoa hil dudala,
baina ezin dut esan entzun nahi duzun hura.

Ta hegazkina badoala
ozeano bi bion artean
hitzok hortzetara datoz
eta behazuna.

Zein eszena dago
estadioak lepo ta aretoak hutsik
daudeneko herrian?
Lukur zitalak
harietatik tiraka
ta bitartean

NON DAUDE
DENA ALDATUKO ZUTEN GIDARI HAIEK
LUBAKIETAKO BASATZETAN
EZ DITUT IKUSTEN

‘Bakoitza salba bedi’ zenion,
begietara so, lupuak etxera sartzen zenituela.
Estoldetatik entzuten ditut
haien barre zakarren oihartzunak.

Tronpeta soinuen musikari dantza
eginez iraultza egiten geundelakoan;
betikoen poltsikoak lodituaz.

NON DAUDE
SINISTARAZI ZIGUTEN GIDARI HAIEK
DENAK BALIO DUENAREN GARAIAN
DESERTORE

Zaldi zuriak,
labeldun aberrigileak,
kolonizatuak.
Denok zuen zain.

NON DAUDE
ITSASARGI IZAN ZIREN AHOTS HAIEK
ARTEA ARRISKU ZENEKO OROIGARRI BAT
BEHARKO GENUKE

Gu hemen beti
horma hau buruarekin jotzen
ikusiko dugu lehenago
zer apurtzen den

I

Habeak sendo ziren
gure aitaren etxean
teilatua gogor oratzen
Eraisten hasi da
gure buruen gainean
eta kedarrean diardugu orain sorgor

Euskal harriari
artez so natzaio
erantzunik duelakoan,
konturatuz egia batez:
hitz-hartzea orain
gure gain daukagula

Esateko
postalez gaindi
beste hainbat gauza garela
eta zerrenda mingainaren puntan daukat bai
baina ezin ditut hitzak gogoratu

II

Troiako zaldiak irribarreaz kortaratu genituen
Ikonolatria merkean galduz gurtzen diseinuzko jainkoak

Esloganetara gaizki ohituak funtsa ahaztuaz
Etengabe ezer berriaren bila gabiz
goilarakada oparoetan irentsiaz
haien gezurrak
ala okerrago
gure egia ustel, zaharberrituak

Gentrifikatuz gure amets zaharrak
Hizkuntzari ostikoak ahoan
Souvenir izateko gogoa
ta bitartean
gure aitaren etxea sutan

III

Agian hobe da etxea kiskali izana
berreraikitzeko aukera izango dugu ta;
odola eta pasioa jarri beharrekoak zimendu berrietan.

eta haizeak haren errautsak daramatza
eguratsaren zeruertzera sentipenak
pena senti ez dezagun
berriz izarren hauts bilakatzean