Biografia

HAXOTZ boskotea Santutxuko auzo bilbotarrean sortu zen 2008an. Ordutik bost disko argitaratu dituzte, hardcore melodikoaren ulermen desberdinak garatuaz bakoitzean. Euskal herriko hainbat oholtza zapaldu dituzte (baita atzerriko gutxiren bat), taldeen belaunaldi biren arteako banda izanik. Egizu zeuk filosofiaren eredu izan dira ere, haien bilduma guztiak autoekoitziaz.

2020ak ekarri digu ‘Lore hilak’, Haxotzen bosgarren bilduma, zeinak haien musikaren zabaltzeko joera baieztatzeaz gain, bete-betean jo duen covid pandemiaren aurretik idatzitako letra apokaliptikoekin. Halaber, Unai Luzuriaga (Raust!) baterijolea gehitu dute familiara, Unai Castañedaren ordez.

Sei ikastolako lagunek antolatutako proiektua hasieran, laster hasi zen Haxotz abiada hartzen, 2009. urteko Banden Lehia irabazi eta haien lehenengo maketa (‘Hil ala bizi’, 2010) kaleratuaz. Hasierako taldea bostera murriztu zen Ander Gezuraga ‘Gezu’ baxujolearen irteerarekin, talde nuklearra utziaz: Unai Castañeda (bateria), Markel Fernandez (baxua), Iñaki del Olmo eta Jon Txirapozu (gitarra eta ahotsak) eta Jokin Erkoreka (ahotsa).

Xanpe (π L.T.) ekoizle mitikoarekin elkarlanean grabatu zituzten haien lehen bi lanak: ‘Bide ertzean’ (2012) eta ‘Islada’ (2014), zeintzuetan uztartu zituzten garaiko punk eta metalari propioak zitzaizkion indar erritmikoa eta melodia itsaskorrak. Gaztea Maketa lehiaketako finalera ere heldu ziren 2012an, honek ateak zabaldu zizkiela Euskal Herrian zehar biratzeko.

‘Letaginak’ (2015) izan zen haien norabide musikala alderantzikatu zuen diskoa, stonerraren elementuak gehituaz eta konposaketa zainduago bat aurkeztuaz. Halaber, Urtzi Iza (Enkore, Empty Files) ekoizlearekin egun arte duten elkarlanaren hasiera izan zen; baita DIY filosofiarekiko konpromisoa handitu zutenekoa, eskuz eginik CD kopia ororen estalkia, zeina urte hartako Durangoko Azokan agortu zen.

2018an, hamargarren urteurrena ospatzearekin batera, ‘H’ diskoa argitaratu zuten, zeinak euskarazko hardcorearen berritzaile posizioan irmotu zituen. Emoaren bigarren olatuaren, stonerraren, eta post-hardcorearen elementuak eroso aski txertatu zituzten haien musikan. Bilboko Kafe Antzokian ospatu zen ’10 Urte Hegan’ kontzertua, Pello Artabe (Eskean kristö) ala Xabi Hoo (Enkore) bezalako artisten kolaborazioekin. Halaber, zuzenean grabatutako EP berezi bat eman zuten argitara, ‘Live at Tio Pete’, Gartxot Unsain (Yaw, Bananas) eta Mikel Manso pianojolearen kolaborazioaz.

Jon Txirapozu

Gitarra eta koroak

Markel fernandez

Baxua

Unai Luzuriaga

Bateria

Jokin Erkoreka

Ahotsa

Iñaki del Olmo

Guitarra eta Koroak