Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /homepages/13/d530814770/htdocs/haxotz2/wp-content/plugins/qtranslate-x/qtranslate_frontend.php on line 497

Warning: Parameter 2 to qtranxf_postsFilter() expected to be a reference, value given in /homepages/13/d530814770/htdocs/haxotz2/wp-includes/class-wp-hook.php on line 286
Islada – Haxotz
 
  • Productor: Xanpe

Islada(2014)

Aurrera egin nahiko nuke, baina ene burua
lur azpian dut, ostrukek bezala.
Ezarritako egiei oles egin nien,
burua jaitsi, nire erruak onartuz.

Hobea izateko obsesio lazgarria
dut buruan momentu oro,
baina azkenan harri berbera jaten dut
betiko beldurren preso.

Pausu bakoitza neurtzean, bidea galdu nuen;
norako bilatuz ito nintzen.
Zoriona utopia hutsa dela aspaldi sumatu genuen.

Gezurrak ez dira lehen ziren bezain latzak,
ezta egiak hain politak;
eta galderek haien zentzua galtzen dute
erantzuna entzuteari uzten badiozu.

Ez dut, ez dut nahi atzera begira bizi,
ez dut, ez dut nahi hitz zahar hauekin ito.
Etorkizuna ikusteko, gaua biziraun beharko dut.
Ez dut, ez dut nahi erantzuna galdu.

Erabakiak hartzeari beldur diot.
Eta hoberena naizela sentitzea behar dut berriro,
inoiz izan ez banintzen ere.

Sexua, mina eta beldurraz pentsatzen etengabean;
lorik gabeko gauetako leloa.

Eta gau ilunetan,
ordu txikienetan,
kontraesan bakoitzean
zalantzazko hitzetan;
bideko hautsa irenstean,
ihes egiterakoan,
galduta sentitzen naiz.

Segunduak badoaz, tankeen gurpilen artean
harea begietan, etsaien harriak ikusi ezinean
Badago beste saririk, odola eta hautsa baino?
Johnnyren legea entzun, inon ez zaude seguru

Noiz amaituko ote da
zentzugabeko guda dantza?
Noiz ikasiko dugu
jaten ematen digun eskuari koska egiten?

Terroristen gorpuak atalaiak dira itsasoan,
gure bakearen zaindari, eskuzabaltasunaren seinale

Noiz amaituko ote da
zentzugabeko guda dantza?
Noiz ikasiko dugu
jaten ematen digun eskuari koska egiten?

Gure txakurrek petrolioa baino ez dute usaintzen;
gure zainak gorri, zuri eta urdinez jantzita.

Tamalez, heldu dira egunak
noiz nahi gabe, etengabe
irentsi behar ditugun
pitoiak bagina bezala
telebistan, interneten ta irratian
publizidade selektibo bitartez
zuen komunetatik datorren
momentuko kaka zaharra.

Ezpainetara heltzen dira,
baina bihotzera inoiz ez
ereserki bezala saltzen
dizkiguzuen kantak.

Orain kantek gaitasuna galdu dute
hezurreraino koska egiteko;
bidean nonbait ahaztu omen genuen
musika ez dela produktua
supermerkatuan saltzeko,
bakoitzaren barruak husteko
eztarrian jarritako hatza baizik.

Ezpainetara heltzen dira,
baina bihotzera inoiz ez
ereserki bezala saltzen
dizkiguzuen kantak.

Musika ezin da fabrikatu, produktua bailitzan
arimara heltzeko, plastikozko kantak isildu.

Non gelditu zen zirrara,
zer gertatu zitzaien
mundua erretzeko gogoei?
Udaberri bakoitza
makilkada berri bat bada
zure lepo jipoituan.

Iraganeko jainkoek
hormako gotorlekutik begiratzen naute,
haien paperezko begiez
nire kontraesan bakoitza epaituz.

Zeren kontra altxatzea,
lehen barre egiten zenion hartan
bihurtu bazara.
Ispiluko ezezagun horren aurpegia
hil nahiko nuke,
eta desagertu…

Iraganeko jainkoek
hormako gotorlekutik begiratzen naute,
haien paperezko begiez
nire kontraesan bakoitza epaituz.

Altxatzea erortzea bezain
erreza balitz…

Iparra galduta, iparra galduta
lehenengo unetik,
hotzikara latzak lepotik behera.
Buruz uretara, buruz uretara
birritan pentsatu gabe
zure olatuen indarrean.

Gutxien espero duzunean
gertatzen denak
uzten dizu beti
orbain handiena.

Ez zaitez joan, ez baitut nahi
bakarrik lo egin;
ta barkatu hunkitu banaiz
hemen ez zaudenetik.

Errautsezko, errautsezko musuak
iluntzero, lotsaz Beteta,
gaua bezain laburrak
Hobe da, hobe da, hobe ote al da
ahaztea, nire azaletik
zure izena erauztea.

Ez zaitez joan, ez baitut nahi
bakarrik lo egin;
ta barkatu hunkitu banaiz
hemen ez zaudenetik.

Ta zure begiak
izarretan margoztu ezinean,
haien irudia lau hitzetan,
abesti honetan.

Ez da erreza ez, zaila da izatez,
ispiluen diktadura honetan bizitzea.
Telebistaren ahotsak xuxurlatzen dizu
askoz hobe izan zaitezekeela.

Galde egiozu behin eta berriro
nor ote den erresuma honetan ederrena;
bere irribarre hotzaz erantzungo dizu
ez duela gezurrik esan nahi.

Zoaz ispilura, irentsi egia.

Azalaren azpian,
haragia eta hitzak baino ez gara.
Ispiluak apurtu arte
norberarenganako gorrotoa isladatuko dute.

Bakoitzaren benetako koloreek
barnean erretzen dute,
argitasun itsugarriz,
ikusi ahal dena gailenduz.

Orri zuri honen aurka egunero dudan gudu zoli siku honetan,
Neure buruari galdetzen diot sarritan zertan ari ote naizen;
zein zentzu duen egunero borrokatzeak aurrera joateko,
irtenbiderik gabeko kale kantoi honetan.

Zergaitik abestu, zergaitik oraindik zarata hau defendatu,
ordenagailu batek nik baino hobeago egiten badu?
Diruagatik? Famagatik? Sexuagatik? Frustrazioa ote al da?
Zure iluntasunean iñarra izan nahiko nuke.

Eta gaubela zurietan okurritzen zaizkidan
gezurren artean, badago egi bat.

Ta bakarrik egon arren,
nahiz zuekin hemen kantatzen,
akorde soil baten bitartez
mila hitz baino gehiago esan ditzaket.

Ez dagoela hemen inongo eszenarik
non musika politika baino garrantzitsuago den;
bizitza soil honen kolpe bakoitzean
ikasi genuen lezio hau.

Norena ote da odol guzti hau?
Noren hitzek dakarte hainbeste gorroto?
Zein gezur pozoitu diote gaur
hogeitamaseiko burmuin izoztuek
haien Madrilgo jauregietatik?
Zergatik zerria hil zenetik
da kiratsa gero eta biziago?
Noren hildakoen izenak harrian idatzita
ta norenak bide ertzeko lokatzean ahaztuta?

Erahildakoen mamuek
gauez garrasika diote
“Zer da egin duguna,
justizi hau merezitzeko?”

Batzutan lotsa ematen dit zuen aire berbera arnasteak
Nire inguruan zaudetela jakiteak usteltzen nau

Eskuak garbi, mingaina zikin
Eskuak garbi, bihotza beltz

Erahildakoen mamuek
gauez garrasika diote
“Zer da egin duguna,
justizi hau merezitzeko?”
Historia idatzi zutenen
oroimenean ihartu zen
tinta gorriz idatzitako egia.

Bere hiltamua, labezomorroen eta zizareen konpainian;
eta, bere inguruan, zuhaitz beltzen atzaparrek zeru grisa urratzen dute.

Begi lausoez bere semeei, aurpegira begira esan zien:
nire sabeleko fruiturik ustelenak, maite zaituztet infernutik.

Urteetan zehar, hortzak atera eta atzazalak erauzi zizkioten;
bere barneko pizti itsuari ardiaren itxura emanez.

Begi lausoez bere semeei, aurpegira begira esan zien:
nire sabeleko fruiturik ustelenak, maite zaituztet oraindik;
anai-arrebak erahil dituzue, nire azal gozoa zimeldu,
zuen agonía garrasi arrotzak entzungo ditut infernutik.

Horrela hil genuen Amalur.

Biluz itzazue ezpatak,
Amaiur, Antxoren ametsa.
Gorde ezazue mingaina,
Axular, hitzen boterea.

Arma jaurtikorra bazara urte askotan,
silexaren antzera bortizki zorrozten zoaz.

Ta zein zentzu dute gaur Arestiren hitzek?
Nire aitaren etxea, zutik ba al dago?

Aranaren urrats lokaztuak,
Gorri, zuri eta orlegi.
Konfesatzea bezain beharrezkoa,
Santa Cruz, guda egitea.

Egi benetakoaren jabeei
zenbait hitz xalo dedikatu nahi nizkieke hemendik.

Ta zein zentzu dute gaur Arestiren hitzek?
Gure aitaren etxea zutik mantentzearekin nahiko dugu.
Ez al zaizu okurritu, beharbada, zure herriak duela azken hitza?

Herri ezjakin eta beldurtu baten gorrotoak
bihurtu gaitu gaur garen enigma honetan.
Ez dira konturatu zenbait eta eraso gehiago jasan
gure aurpegiko harria gero eta indartsuago dela?

Nire aitaren etxea defendatuko dut.

Zuri-beltzeko oroimena datorkizu
aspaldiko larrosa hoien lagun,
hortzez eta arantzez katigatuta
zure baitako isilunea.

Indiferentzia hits batez
zentzua galtzen kolpez
biraka hurbiltzen da kaosa
hankaz goratzen zure mundua

Esku eta hortzak estutu,
etorkizuna irain ezazu
belaunetatik altxatu,
dohain ezer ez baitugu.

Esan zizuten zure mundua txikia zela,
baina patuaren gainetik eraiki duzu bidea
izarretan zure istorioa idatzi duzu
su artifizialak bezela.