Ekoizlea: Xanpe
Bide Ertzean(2012)
Eta iritsi nintzenean munduaren amaierara,
Erantzun guztien atzetik ibili ondoren
Haizeak barre egin zidan belarrira
Eta eskutik heldu ninduen aurpegirik gabeko zaldunak;
Heriotzak
Urrunetikan begiratzen zaitut
Nire begiek ezin dute ulertu
Asfaltuaren usaina bidean
Bakardaderik krudelena aurrean
Nire oihuak isiltasunean
Nire begiak hutsera begira
Zure deiari itxaroten bide ertzean
Nire jabe izateko nahi ezinean
Hartu zenuen norabidea jarraituz
Zuren hitzen esanahia aldatuz
Argizko munstro bat dator nigana
Heldu da azkenean agur esateko ordua
Nire oihuak isiltasunean
Nire begiak hutsera begira
Zure deiari itxaroten bide ertzean
Nire jabe izateko nahi ezinean
Zure zigorra sufritzen bide ertzean
Nire jabe izateko nahi ezinean
Bide ertzean
Mila hitz, mila ahots, bi mila promesa
Esana ta izana ez dira berdinak
Pozoia sartuta nire taupadetan
Errotik hiltzen nau zutaz oroitzeak
Sentipenik gabe
Gogoratzen zaitut
Zure begien barnean galdu nuena ahaztuta
Saminez gogoratzen zaitut
Biluzik nire ohean, arnasarik hartu gabe
Isilik, gogoratzen zaitut
Zure ilea nire aurpegian
Ezpainak azalaren gainean, hotzikara batean
Hortzak estutuz haragiaren bila
Gazteak arnasten zeruaren usaina
Sentipenik gabe
Gogoratzen zaitut
Zure begien barnean galdu nuena ahaztuta
Saminez gogoratzen zaitut
Biluzik nire ohean, arnasarik hartu gabe
Isilik, gogoratzen zaitut
Gelditu zaitez
Nire ondoan
Bost minutu gehiago
Gogoratzen zaitut
Zure begien barnean galdu nuena ahaztuta
Saminez gogoratzen zaitut
Biluzik nire ohean, arnasarik hartu gabe
Isilik, gogoratzen zaitut (bis guztia)
Iragan ilun bat ahaztu nahiean
Etorkizun beltz baten aurka
Zer gorrotatu jakin ezinean
Zuen norabidea galduta
Denboraren markak azalean zehar
Minutuak orduak dira
Mundu arrotz baten, umeen arimak
Gizonen gorputzetan sartuta
Haragi eta hezurrezko
Kartzela honetatik irten nahiean
Mundu puta honek ez du zentzurik
Aukera ezazu bizitza duin bat
Menuaren parte da eta
Amodiorik gabeko sexua
Sexurik gabeko maitasuna
Haragi eta hezurrezko
Kartzela honetatik irten nahiean
Mundu puta honek ez du zentzurik
Ez dago ezer telebistan
Bihotzak hutsik kaleetan
Zentzurik gabeko hitzekin mintzatzen gara
Zure beroaren falta dut
Nire arimaren ezagun
Amesgaizto honetatik esnatzean
Behartuta nago ta ez dut nahi!
Behartuta nago ta ez dut nahi!
Nahi!
Nahi!
Nahi!
Haragi eta hezurrezko
Kartzela honetatik irten nahiean
Mundu puta honek ez du zentzurik
Begiak hodeiertzean jarrita
Sentitu nuen nire barnean Etsaia
Ezpain finen hitz pozoituak
Harria hortzaren aurka, Hotzikara
Odolaren usainak esnatu nau
Zuen lurra zapaltzeko
Zuen izerdiaren jaun da jabe izateko
Garapenaren alde ilunetik
Asko duzue ikasteko
Zuen izerdiaren jaun da jabe izateko
Ni neu naiz argia
Nire aurpegiak eguzkia estaltzen du
Nire hitzak zuena isiltzen du
Odolaren usainak esnatu nau
Zuen lurra zapaltzeko
Zuen izerdiaren jaun da jabe izateko
Garapenaren alde ilunetik
Asko duzue ikasteko
Zuen izerdiaren jaun da jabe izateko
Ni neu naiz argia
Bizitza aurrera doa, hain azkar
Eta egia esan, urteek ez naute hobetzen
Hala ere, inoiz baino hobeto sentitzen naiz
Atzoko gaua oroitu nahi, eta ezin
Agian hobe da ez jakitea
Eta onena, hegaldi hau hasi baino ez dela
Zerua ikutzera gonbidatzen zaitut
Inoiz ez ahazteko momentu hau, abesti hau
Gau hontan, beste baten hanken artean galduta
Gau hontan, mundua edateko gai
Gau hontan, ahaztuko zaitut
Egunsentia ageri da ortzean
Eta gu oraindik arima erre nahian
Egun berri baten zirrara azalean
Zure izerdia gorputzean itsatsita
Zure botoi magikoa sakatuz
Goizean izarrei garrasika aurki zaitzaten
Zerua ikutzera gonbidatzen zaitut
Inoiz ez ahazteko momentu hau, abesti hau
Gau hontan, beste baten hanken artean galduta
Gau hontan, mundua edateko gai
Gau hontan, ahaztuko zaitut
Gau hontan!!!
Gau hontan, beste baten hanken artean galduta
Gau hontan, mundua edateko gai
Gau hontan, ahaztuko zaitut
Gauero, iluntasun hontan
Lokartzen naiz, beleen hitzekin
Ametsik ez da gelditzen
Horma hauen artean
Azalik ez dut sentitzen
Errautsetan murgilduta
Gauero, argiak hiltzean
Arnasten zaitut, azken begiradan
Ametsik ez da gelditzen
Horma hauen artean
Azalik ez dut sentitzen
Errautsetan murgilduta