lore hilak
  • Producer : Haxotz/Urtzi Iza

Lore Hilak(2020)

[collapse title=”Uso Beltza” track=”1″]
Erkide ginen,
gaztaroko ametsetan.
Erdeinuaren
liburuxka irakurrita.
Kistatu ziren
irain zaharren hondarrak ta
azkar doa
arrakala zabaleran.

Leialtasunak
izkutatzen du
gure herra

GARAIPENAREN OSTEAN
EZ
ZAIGU GERATU EZER
AMILDEGI BAT BAINO
HUTSUNEAREN SAKONA
NEURTZEKO MODURIK EZ
HEGALEAN GAREINO

Elkartu gintuzten
ber lilurek bahituta
bakoitza bere zauri beltzen
indusketan
zutik dirau gazteluak,
baina zer izan da horren ordaina?

Leialtasunak
izkutatzen du
gure herra

GARAIPENAREN OSTEAN
EZ ZAIGU GERATU EZER
AMILDEGI BAT BAINO
HUTSUNEAREN SAKONA
NEURTZEKO MODURIK EZ
HEGALEAN GAREINO

Hustutako izakiak
amaigabeko deman
bakearen keinuaz
labanak zorrozten

Uso beltza hegalean
abar zipil mokoan
eskuaz heldu orduko
desegingo ote al da?

[/collapse]

[collapse title=”Yacare” track=”2″]
Zeruaren sabel hanpatuan
galderak datza
hodei piltzarretan:

ez da norbera guztiaren neurria?
Ez al da egia guztiaren ardatza?

Eta azpian, hiriaren gorpua
ezkata berriz jantziz doala
erantzuna limurtuz
aldentzen da estoldan barrena

Ainurian kaleetatik
diraute giza-otsoek ehizan
atontzeko ezer
xahutzeko inor
ezeren bila;

eta intziri hauek gosetu naute
inoiz izan ez dudan hartaz
biharamunaz

Ura bezain beharrezkoa dudan kezkan
igeri egiten saiatzeak
itotzearen antza gehiegi dauka.

Aurpegi-zaparradan
ez dut inor ezagutzen
eta ihesaren ideiak
elikatzen nau
koilarakadaka

OZTA
BETI OZTA
IBAIZABALEKO UR
ERRAUSTUETAN GORA

OZTA
GIBELETIK
AZALEKO ARGIAREN
PRINTZA BAT USAINDU NAHIAN

Ezerk ez du ezer esan gura
jaso belak eta altxatu aingurak

[/collapse]

[collapse title=”Eguzkiloreak” track=”3″]
Darwinista sozial nazkanteak,
logika neurtzen kartaboiaz.
Mezu-katez zabalduaz
koinatu kiratsa.

Katebegi ahulenaren didaktika

Iruzkin-gerretako beteranoak,
zaldun zuri misoginoak
oieskeri politikoaren
voxeramaialeak

Katebegi ahulenaren didaktika

Egia-oste bakanalak
incelektualen garizuman.
Kanpai-jotze kolektiboan galduta
orratz-ninidun eguzkiloreak.

Eguzkiari begira x5

[/collapse]

[collapse title=”Arrotza” track=”4″]
Soto berrietan hautsak
zaharraren zapore antzekoa
isiltasuna estaltzen

Sartzen ikasi duenak
ez du giltzaren beharrik
sarraila aldatu arren

Zainak
sorbatzari begira
zure bezain bigun
loratzeko prest

Aldentzeko eska nahi nizuke
baina ahoskeran
beste berba batzuk
datozkit

Ta aiher
aiher
zorion balizkoaz

Ta kariaren faltari hobendun
egunak galtzen

Luze ari da
itxitura gogozkoa
hormen kontra
oldartzen naizela.
Barre-pisten
oihartzun ezaguna
Norberaren
zorionaren

aiher x3
indiar sagarrari hozka egitean

Ta kariaren faltari hobendun
egunak galtzen ditut,
keriaren jauntzan adore bila
iluntzen zaitut.

[/collapse]

[collapse title=”Eskafandra” track=”5″]
Garezurreko
sabaian zintzilik dudan
lanbro honetan,
izango dut adorerik
hustu dena
betetzeko,
itsasoa tantaz tanta
xurgatzeko,
ur-lasterrak
gelditzeko nahiko?

IBILI
DUDANAZ BA AL DIRAU
EZERK

Heldu beharrak,
lehiakarrak,
soinean dudan eskafandrak
utziko dute lekurik
oker dena
artezteko,
iragana zatiz zati
eraisteko,
aldaezina dena
ahazteko?

IBILI
DUDANAZ BA AL DIRAU
EZERK

Beste inon
nengoela soka bota
didazu
oreka
eskeiniaz
tronbila nola kendu
argitu nahi dut

IBILI
DUDANAZ BA AL DIRAU
EZERK
[/collapse]

[collapse title=”Higiduraren lehen legea” track=”6″]
Gaur
damu hauen
mendeko
galdetzera natortzu
bihurtu al naizen
automatismoen
kolekzio huts;
amaigabeko gau lehorretan
egindako hausnarketa ergelak.

Abuztuaren tankera
hartzen doaz egunak
dena dago kalma zurian.

Gaur, gogaituta
arrozten zaizkit betiko gozamenak
itsatsita nagoela
txosnetako barra likitsetan.

Abuztuaren tankera
hartzen doaz egunak
dena dago kalma zurian.

HASTEN IKASI
GELDITU GABE
HIGIDURAREN LEHEN LEGEA AHAZTU
ALDI BATEZ
BAKARRIK

[/collapse]

[collapse title=”Bizkarroi” track=”7″]
Kutxazainetan lotan ikusgai
esku ikusezinak urkatuak;
apurrengatik gudan gaudenok
ukurtzeko gaztigu zitalak.

Eta zein da bestearen bizkarroi?

Lapurretaren esanahia
bihurritu dute ubeldu arte,
ahaztu beharra duten horien
begi lausoen aurrez aurre.

Eta nork xurgatzen du noren odola?

Aro honen iluntzean
badugu garai
hazkurari kasu emateko.
[/collapse]

[collapse title=”Hau ura da” track=”9″]
Begirale naiz
denboraren limurtzean
besteen erlantz
itsugarrietan

Hautesle naiz
erosketa antzuan
zuen erakuslehio
zabaletan

Hartu erpinetatik
paper hezetu hau
eta ozpin usain minari
atxiki gogor

Ez ahazteko mailuen
kanpai-hots soinua
ingudea jotzean

Ageri naiz
azkenean
hautsa eztarrian
eta dardara haginetan

Hemen nauzu
haragi eta hezur
burlezar infinitu honetan

Eta azken dema
egunero hastean
ahaztu omen nuen
ura hau zela:

Besteengan argia bilatzea
norabide eza praktikatzea
ziurtasun itsua ukatzea
hautuaren moldeak apurtzea
[/collapse]

[collapse title=”Lore hilak” track=”9″]
Eguna baden ez dakit
eremu lehorrean, soilik
harea dakusat
harrotzen

erreka idorretan
txinaurrien martxa dantzut
biziraupenaren
soinu mingarra

Ez dut asko: eskukada bete izar,
aise buztin, arnasa hartzeko zakatzak,
ta aurrean, aurrien kolekzioa.

Hartan, zutik oraindik horma bat,
barne zein kanporik gabekoa.
Ate bat du, ta ni postan
bultza egin eta

AURREAN DAUKAT
GIZADIAREN HILERRIA
FALTAN BOTATZEN DUDANETIK SOILIK
LORE ZIMELAK ESKUETAN

Hezur zurituen ezpalak
lurrazal idorretik ilki
zauri zaharren gisara
inork ez ditu itxi.

Usain ustela dakar
aire erradiaktiboak.

AURREAN DAUKAT
GIZADIAREN HILERRIA
FALTAN BOTATZEN DUDANETIK SOILIK
LORE HILEN SORTA BAT

Ekarri ditut plastikozko
katramilak
gizakiaz dudana
berriz josteko
planeta honen patu
bortitzera
gorputza emanez

AURREAN DUDAN
GIZADIAREN HILERRIAN
BERRIZ ERNALDUKO DIRA LOREAK
EHORTZI ARTEAN ERRUDUNAK
[/collapse]